XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi izen hauiek eta clasificaziokoen arte aintzinatuen zaudenek bethetan zituzten gizonen jakintza guztia, izeneko gai huntaz.

Baña ez haurrena.

Haurrek izen guztiek zekizkiten.

Patxi, Juantxu, Seberiño, Krispiñ, eta azkenekoen bi anai ttikiak, Erramon sei urthekoa, eta Pedro-Manuel laukoa, hiru t'erdietan athera ziran Arrigorrietatik, X'eko aldapari buruz, han izanen zan txirrindulari-lehia gogorraren ikustera.

Gure muttikoek zekiten bezela, bostetako gutxi gora behera iraganen ziran txirrindulariak X'etik.

Bide aurrera hasi ziranean beraz, ordu bethe ta erdi zeukaten oraindik.

Odei-estalgirik gabe, ahal-eginak egiten zituan eguzki disdiratsuak seien buruen kiskaltzeko.

Eskarrak bide ondoko zuhaitzei, euren adarrak, horriz ornituak, ezker eta eskumatik erdiruntz maiteki zabaldu, ta galazo egiten zutelako eguzkiaren asmo gaiztoak.

Nahiz ta ostoen gerizpetik eta zuloetatik zehiar iragan, indar kaltegarri guztia galtzen zuten bidean diztirek.

Sultan ibilketa hartan ez ekartea erabagi zutenean, erdi negarrez gelditu zan zakurra, ta ia damututa hasi ziran muttikoak X'eruntz.

Hora ekarteko gogoa azaldu zutenei, txirrindulariei zaunkaka eginen ziela erran zien Seberiñok, eta iskanbillaren bildurrez, han utzi zuten euren lagun zalapartari maitea.

X'eko aldapa baño lehen, moja konbentu bat zegoan.

Baratzeko hesi gainetik, hanitz madari ikusten ziran konbentu huntan; heldu helduak, begirako ederrak, gogorako linburgarriak.

Ixil ixilik zegoan dana.

Lotan othe zauden moja guztiak?.